Merkatuaren bisita kopurua: 7.783.566

Magda oilasko-denda

OILATEGIKO HOBERENA

Gure jatorrietatik, aurreko plazan, hiru belaunaldi egon dira salmahaiaren atzean. Formatu ezberdineko oilasko-salmentan adituak gara (oilasko beteak, izter beteak...). Horrez gain, soilik artoarekin elikatua izan den basa-oilaskoa eskaintzen dugu. Cuk ala Lumagorri oilaskoen bidez lorturiko kalitate eta zapore ederra eskaintzen dugu baserriko oilaskoetan. Arrautza mota eta ehiza-produktu ugari saltzen ditugu. Gure hanburgesak oso arrakastatsuak dira ere: espinakak oilaskoarekin, gaztarekin, etab. Oilasko-saltxitxak aipagarriak dira baita.

Gure bezeroei ematen diegun tratua pertsonalizatua eta zehatza da beti . Bularkiak zatitzen eta irekitzen ditugu guregan konfiantza daukatenei ahal dugun moduan gauzak errazteko. Egun batetik besterako eskaerak egiteko aukera eskaintzen dugu.

Espezialitatea:
Ehiza eta oilasko beteak.
Saltoki Zb.
30
Telefonoa
+34 945 259 153
Posta elektronikoa
Manu72es@hotmail.com
Sozial Sareak
Facebook
Magda oilasko-denda - Mercado de Abastos Merkatua
© Ctro. Comercial Plza. Sta. Bárbara S.A. 2018 -